Lege-oharra

Lege-ohar honek (aurrerantzean, Lege-oharra) Interneteko www.saretour.eus atariko zerbitzuaren erabilera arautzen du. BASQUETOUR TURISMOAREN EUSKAL AGENTZIA da jabea (helbidea: Urkixo zumarkalea, 36 - Bizkaia Plaza eraikina, 5. solairua, Bilbo, 48011, Bizkaia. IFK: A95444501).

 

Legedia

 

Orokorrean, BASQUETOUR TURISMOAREN EUSKAL AGENTZIA SAren eta webgune honen erabiltzaileen arteko harremanak Espainiako legeriaren eta jurisdikzioaren arabera arautuko dira.

 

Edukia eta erabilera

 

Erabiltzaileari jakinarazten zaio webgune honetan sartzeak ez duela, inola ere, harreman komertzialik sortzen BASQUETOUR TURISMOAREN EUSKAL AGENTZIA SArekin.

 

BASQUETOURrek ez du ezinbestean bat egiten sarean parte hartzen duten enpresek edo erakundeek bertan adierazitako iritziekin. BASQUETOURrek bere webgunean beharrezkotzat jotzen dituen aldaketak egiteko eskubidea du, aldez aurretik abisatu gabe, eta aldatu, ezabatu edo gehitu ahal izango ditu haren bidez eskaintzen dituen edukiak eta zerbitzuak zein zerbitzuok bere zerbitzarietan aurkezteko edo gordetzeko modua.

 

Sektore profesionalarekin trukeak egiteko tresna gisa sortu da webgune hau, eta Turismo Sailaren eta arlo horretan diharduten enpresa eta erakundeen arteko harreman publiko-pribatuak sustatzeko bitartekoa izateko pentsatuta dago.

 

Jabetza intelektual eta industriala

 

Webguneko orrietako edukiaren, diseinu grafikoaren eta kodeen jabetza intelektualeko eskubideak BASQUETOUR TURISMOAREN EUSKAL AGENTZIA SAren jabetzakoak dira, eta, beraz, BASQUETOUR TURISMOAREN EUSKAL AGENTZIA SAren idatzizko baimenik gabe, debekatuta dago haiek erreproduzitzea, zabaltzea, jendaurrean komunikatzea, eraldatzea edo webguneko edukiekin beste edozein jarduera egitea, iturriak aipatuta ere. Enpresaren webgunean ageri diren izen komertzial, marka eta edozein motatako ikur guztiak beren jabeen jabetzakoak dira eta legez babestuta daude.