Pribatutasun-politika

BASQUETOURrek informazio pertsonala tratatzen du EUSKO JAURLARITZAren eskumena kudeatzeko. Zerbitzu desberdinetan datuak babesteko gure politikaren berri ematen dizugu jarraian, Datuak Babesteko Europako 2016/679 Erregelamenduarekin eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Legearekin bat etorriz.

Datu pertsonalak tratatzeko darabilgun informazio-politika azaltzen da jarraian.

DATU PERTSONALEI BURUZKO INFORMAZIO-POLITIKA: SARETOUR - TURISMOAREN EUSKAL AGENTZIA

Arduraduna. Nor da zure datuak tratatzeko arduraduna?

Eusko Jaurlaritza - Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila
Donostia 1, 01010, Gasteiz, Araba
Telefonoa: 945018000
Webgunea: http://euskadi.eus

BASQUETOURrek Eusko Jaurlaritzak eskatuta tratatzen ditu jarduera honetan bildutako datu pertsonalak.

Helburua. Zertarako tratatzen ditugu zure datuak?

Lankidetza-sare publiko-pribatu bat eratzeko, Euskadiko turismo-estrategiak koordinatu eta euskal turismo-sektorearentzat lankidetza-gune komun bat sortzeko asmoz.

Legitimazioa. Zertan oinarritzen da zure datuak tratatzeko legitimazioa?

Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorreko 6.1.e) artikuluan 13/2016 Legean, uztailaren 28koa, Turismoari buruzkoa.

Hartzaileak. Zer kasutan komunikatuko ditugu zure datuak?

Saretourren webguneko erakundeen zerrenda eta pertsonekin harremanetan jartzeko datuak jakinaraziko dira, sektorearen berri emateko.

Kasu horretatik kanpo, datu pertsonalak ez dira beste inoren esku utziko, baldin eta beharrezkoa ez bada tratamendu honen eremuan legez ezarritako betebeharren bat betetzeko edo zerbitzuan laguntzeko.

Nazioarteko transferentziak. Zer kasutan egiten dira?

Datuak kudeatzeko ez dago datuon nazioarteko transferentziarik egin beharrik.

Gure jardunerako daturik partekatu beharko bagenu Europar Batasuneko nahiz kanpoko zerbitzu-hornitzaileekin, dagozkion bermeak errespetatu eta zure datuen segurtasuna zainduko genuke.

Datuak gordetzea. Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?

Saretour kudeatzeko beharrezkoa den bitartean gordeko ditugu datu pertsonalak, edo pertsonak baja emateko edo haiek ezabatzeko eskatu arte. Harremana amaitzean, datuak blokeatu egingo dira, aplikatzekoak diren arauek zehaztutako denbora-tartean, bai eta kudeaketa orokorrari eta datu pertsonalen kudeaketa bereziari dagozkion erantzukizunak eskatu daitezkeen denbora-tartea amaitu arte.

Blokeatutako datuak erakundeko langile zehatz batzuek baino ezingo dituzte eskuratu.

Azterketa estatistikoak egiteko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuaren kalitatea hobetzeko beharrezkoak diren datuak erabiltzeko, eskuratutako informazio pertsonala anonimizatu egingo dugu.

Eskubideak. Zer eskubide duzu zure datuak ematen dizkiguzunean?

Interesdunek eskubidea dute jakiteko ea erakundea berei buruzko datu pertsonalik tratatzen ari ote den.

Zehazki, eskubidea dute beren datu pertsonalak eskuratzeko eta okerrak direnak zuzentzeko eskatzeko edo, hala badagokio, haiek ezabarazteko, datuak jasotzeko helburuetarako beharrezkoak izateari utziz gero, besteak beste.

Datuak interes publiko bat gauzatzeko edo botere publikoen jardunerako tratatzen diren kasuetan, edo haien tratamenduak interes legitimo bat daukanean, pertsonak bere datu pertsonalak tratatzearen aurka egin ahal izango du. Halakoetan, erakundeak datuok tratatzeari utziko dio, ezinbesteko arrazoi legitimorik ez badu edo erreklamaziorik egin edo haietatik babestu behar ez badu.

Kasu jakin batzuetan, beren datuen tratamendua mugatzeko eskatu ahal izango dute interesdunek, eta, halakoetan, datuak erreklamazioak egiteko edo haietatik babesteko gordeko ditugu soilik.

Era berean, interesdunek datuak transferitzeko eskatu ahal izango dute. Orduan, emandako datuak erabilera arrunteko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratu batean jasoko dituzte, bai beraiek deskargatzeko, bai beste erakunderen baten esku uzteko. Pertsonaren baimenarekin edo kontratu bat gauzatzeko tratatzen badira soilik transferitu ahal izango dira datuak, eta, betiere, tratamendua modu automatizatuan egiten bada.

Bere eskubideak gauzatzeko, interesdunak eskari bat bidali beharko du, tratamenduaren arduraduna zein den adierazten duen atalean zehaztutako posta-helbidera edo helbide elektronikora.

Erreklamazio bat aurkez dezake, halaber, Datuak Babesteko Euskal Bulegoan, bereziki webgunean adierazitako posta-helbidean edo helbide elektronikoan bere eskubideak gauzatzeko eskatu ostean erantzun egokirik eman ez badiote.

Segurtasuna

Datuak konfidentzialki tratatuko dira, eta segurtasun-neurri egokiak (teknikoak eta antolakuntzaren alorrekoak) hartuko dira inork ez ditzan baimenik gabe eskuratu, aldatu, galdu edo tratatu. Administrazio Elektronikoaren alorreko Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuaren II. Eranskinean (Segurtasun-neurriak) zehaztutako segurtasun-neurriak aplikatzen ditugu.