Harremanetan jarri beste konpainia batzuekin, eman zure esperientziaren berri eta bilatu bidelagunak zure proiekturako

Ezagutu eta aurkitu Turismoaren Euskal Sarean zuk bezalaxe Euskadiko turismoa garatzen eta indartzen lan egiten duten profesionalak eta enpresak. Hartu parte aktiboki topaketa- eta lankidetza-guneetan, foroetan, online bileretan eta/edo aurrez aurreko bileretan.

KONEKTA EUSKADI

Aurkitu hauek sarean eta konektatu haiekin:

  • zure antzeko interesak dituzten enpresak
  • hornitzaile espezializatuak
  • eragileak eta erakundeak
  • elkarte turistikoak

Eta hauek egiteko aukera, elkarrekin:

  • produktuak/zerbitzuak garatzeko edo nire eskaintza zerbitzu osagarriekin zabaltzeko elkarlanean jardutea
  • produktu edo zerbitzu bat batera sustatu eta/edo merkaturatzeko
  • beste esperientzia batzuk ezagutzeko

BILEREN EREMUA

Sareko web-mintegiak Euskadiko turismoaren topaleku dira:

  • ezagutu lankidetzako eta elkarlaneko ekimenak
  • hartu parte enpresarteko eta sektorearteko foroetan
  • hartu parte bileretan eta lan-mahaietan
  • sartu ezagutza-guneetan

Eta, gogoratu! Web-mintegietan izena emateko, Turismoaren Euskal Sareko kide izan behar duzu